XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hogeitahirugerren jelkhaldia Jelkhi Pette, Ezpondabûrû, Kharrikabûrû, Akhoze, eskûiñ.

Pette
Berritzapen egiteko
lagûntza galtheginik dit;
Zerbait okher delakûan,
paperak ûtzûltzen diztatzi.

Aski beno haboro dit
nahaskeria horietzaz,
Nihaûr lanari lotzeko
enûzû egonen lûzaz.

Ezpondabûrû
Berhala berantû gabe
hola dûgû egin behar;
Deûs ez egûrûk kanpotik
ta gûre bizkar lana har.

Gaztiak orai beitira
herrian egon nahian,
Jeiki behar ginikezû
lantegi ere heiñian.

Kharrikabûrû
Aitzineko denboretan
ofizialdûnak baziren,
Lotsa gabe oraikuak
eztireia ahal jarten?

Akhoze
Badakit hebentik kanpo
zer den egûn bizitzia,
Ta zieki egoitia
hartû dit arren xedia.